Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas

Bakarjokoa




Bakarrik jolasteko jokoa da hau, burua erabiliz, hori bai.


Taulan kanikak eta zuloak daude. Edozein kanika ondoan duenaren gainetik saltarazten baduzu zulora eramanez, pasatu duzuna desagertuko da. Ea zenbat desagertarazten duzun!


Adi, une batean saltorik ezin baduzu egin partida amaituko da.

Matematika jokoak


Basamortuan, gazteluak, pospoloak, zotzak, jirafak... Zure buruargia frogatzeko hemen duzu hainbat erronka. Ausartzen zara?

Lauki magikoak


Zenbakiekin jolastuz zure trebezia frogatzeko klikatu hemen.
Alboko zenbakiak kokatu behar dituzu beti, norabide guztietan, batura 15 izateko.
Ea txapeldun!

Zure garunaren adina


Gauza bat da zure gorputzaren adina eta beste bat zure burmuinarena. Joku honen bukaeran azken hau jakin dezakezu. Horretarako agertzen diren zenbakiak arretaz begiratu. Ondoren TXIKITIK HANDIRA bere kokapena markatu behar duzu agertuko diren borobiletan klikatuz.

Ea, gaztetxo!

Irudia osatu


Puzzlea da? Tangram? Proba dezakezu.

Igelak


Lagundu igela hauei beste aldera pasatzen, ausartzen bazara, noski.

Buru kalkulua



Nork esan du ez zarela buru kalkuluaren txapelduna? Nork esan du ezin duzula 100 eragiketatxo burutu 5 minututan? Saiatu eta zure gaitasuna erakutsi, fenomeno!

Memoria jokoa


Nolakoa da zure memoria? Ona? Ba hemen egin dezakezu froga ea ze mailaraino iristen zaren! Ongi behatu!!
Jolasteko irudian klikatu

4 marran


Nork ez du joko hau ezagutzen?

Arraintxo gorria


Gure txikientzat toki bat jarri behar dugu hemen, ez da? Ba irudian klikatzen baduzu orri polit bat agertuko da non gure ume txikientzako jolas asko topa dezakezun, uste baino gehiago.

Katua itxi

Hola hemen jolas bat. Fitxa ilunak jarriz katuari ireera itxi behar diozu. Ea ez dizun ihes egiten!

Jolasteko irudian klikatu