Zinearen asmakuntza

1895ean, Frantzian, Louis eta Auguste Lumière anaiek historian egindako lehenengo zine grabaketa gauzatu zuten. Pelikulatxoa oso sinplea izan zen: langile talde bat lantegitik irteten.
Jendea harrituta gelditu zen, lehenengo aldia baitzen irudiak mugimenduan ikusten zituztela. Une hartan nork imagina zezakeen Lumieretarren asmakuntza hori noraino garatuko litzatekeen?
Pelikulatxoak, ikusten dena, oso xumea izan arren, aurkikuntza itzela izan zen.
Inoiz, pelikularen bat ikusten dugunean oroipen bat eskaini diezaiekegu jakintsu frantziar horiei.

LANGILEEN IRTEERA




Akaso gidoia izan zuen lehengo pelikulatxoa hauxe izan zen:

UREZTATZAILE UREZTATUA

La llegada de los números árabes


Imaginatzen duzu gure bizitza zenbakirik gabe? Hasi pentsatzen...

Juan José Millás idazleak oso era polita eta originala izan du kontatzeko. Irribarrea prestatu.
Gazteleraz da.

Matematika jokoak


Basamortuan, gazteluak, pospoloak, zotzak, jirafak... Zure buruargia frogatzeko hemen duzu hainbat erronka. Ausartzen zara?

Lauki magikoak


Zenbakiekin jolastuz zure trebezia frogatzeko klikatu hemen.
Alboko zenbakiak kokatu behar dituzu beti, norabide guztietan, batura 15 izateko.
Ea txapeldun!

Trogloditaren ezbeharrak

Gure bizitza zaila da? Ene! Begira ba gure lagun trogloditarena. Hau da hau.