Cecilia Bartoli Gasteizen

Apirilaren 20an Cecilia Bartoli mezzosoprano handiak Gasteizen abestuko du. Sarrerak agorturik daude dagoeneko, zoritxarrez.
Duela gutxi diska berria atera du, non aspaldiko "castrati" mutikoek abesten zituzten kantekin ausartu den. Ikusgarria benetan, edo hobeto esanda, entzungarria.


Afrikako musika



Afrikan musika mota ugari dago, erritmo, instrumentu eta melodia eder anitzak eta musikari eta abeslari liluragarri franko. Ondorengo loturan hau guztiaren berri eta gozamena duzu, irudietan klikatuz.

Ortografia gazteleraz


Ortografia gazteleraz zaila da. B, v, ll, y, c, z, q, g, j, h... eta tildeak! Korapilatsua benetan!

Baina inor ez da ikasia jaiotzen, ez da? Dana ikas daiteke, baita hau ere.

Hemen duzu aukera interesgarria.

Beste abesbatza


Ez da Ikastolako abesbatza baina ez da makala. Abeslari baten gainean klikatuz abesten hasiko da. Berriro klikatzean isildu egiten da. Ea melodia ederrak lortzen dituzun.

Bakarjokoa




Bakarrik jolasteko jokoa da hau, burua erabiliz, hori bai.


Taulan kanikak eta zuloak daude. Edozein kanika ondoan duenaren gainetik saltarazten baduzu zulora eramanez, pasatu duzuna desagertuko da. Ea zenbat desagertarazten duzun!


Adi, une batean saltorik ezin baduzu egin partida amaituko da.

Ikastolako argazkiak


Hemen klikatuz Tokieder Ikastolako 5. mailako argazki ugari ikus daitezke, Ikastolan zein kanpoko irteeretan ateratakoak.

Hartza eta puma

Ez da erraza, ez, harzkume honen bizitza. Ederra eta hunkigarria.

Zinearen asmakuntza

1895ean, Frantzian, Louis eta Auguste Lumière anaiek historian egindako lehenengo zine grabaketa gauzatu zuten. Pelikulatxoa oso sinplea izan zen: langile talde bat lantegitik irteten.
Jendea harrituta gelditu zen, lehenengo aldia baitzen irudiak mugimenduan ikusten zituztela. Une hartan nork imagina zezakeen Lumieretarren asmakuntza hori noraino garatuko litzatekeen?
Pelikulatxoak, ikusten dena, oso xumea izan arren, aurkikuntza itzela izan zen.
Inoiz, pelikularen bat ikusten dugunean oroipen bat eskaini diezaiekegu jakintsu frantziar horiei.

LANGILEEN IRTEERA




Akaso gidoia izan zuen lehengo pelikulatxoa hauxe izan zen:

UREZTATZAILE UREZTATUA

La llegada de los números árabes


Imaginatzen duzu gure bizitza zenbakirik gabe? Hasi pentsatzen...

Juan José Millás idazleak oso era polita eta originala izan du kontatzeko. Irribarrea prestatu.
Gazteleraz da.

Matematika jokoak


Basamortuan, gazteluak, pospoloak, zotzak, jirafak... Zure buruargia frogatzeko hemen duzu hainbat erronka. Ausartzen zara?

Lauki magikoak


Zenbakiekin jolastuz zure trebezia frogatzeko klikatu hemen.
Alboko zenbakiak kokatu behar dituzu beti, norabide guztietan, batura 15 izateko.
Ea txapeldun!

Trogloditaren ezbeharrak

Gure bizitza zaila da? Ene! Begira ba gure lagun trogloditarena. Hau da hau.