Ortografia gazteleraz


Ortografia gazteleraz zaila da. B, v, ll, y, c, z, q, g, j, h... eta tildeak! Korapilatsua benetan!

Baina inor ez da ikasia jaiotzen, ez da? Dana ikas daiteke, baita hau ere.

Hemen duzu aukera interesgarria.

Beste abesbatza


Ez da Ikastolako abesbatza baina ez da makala. Abeslari baten gainean klikatuz abesten hasiko da. Berriro klikatzean isildu egiten da. Ea melodia ederrak lortzen dituzun.

Bakarjokoa




Bakarrik jolasteko jokoa da hau, burua erabiliz, hori bai.


Taulan kanikak eta zuloak daude. Edozein kanika ondoan duenaren gainetik saltarazten baduzu zulora eramanez, pasatu duzuna desagertuko da. Ea zenbat desagertarazten duzun!


Adi, une batean saltorik ezin baduzu egin partida amaituko da.

Ikastolako argazkiak


Hemen klikatuz Tokieder Ikastolako 5. mailako argazki ugari ikus daitezke, Ikastolan zein kanpoko irteeretan ateratakoak.

Hartza eta puma

Ez da erraza, ez, harzkume honen bizitza. Ederra eta hunkigarria.