Matias Ploff

Ikastolan egun hauetan Patxi Zubizarretaren Matias Ploff liburua irakurtzen ari gara. Bertan duela urte askoko eskola batean mutiko batek izandako arazo bat azaltzen da. Zubizarretak garai hartako irakaskuntza erakusten digu, sarritan umorea erabiliz. Arazoak irtenbiderik ez duela ematen duenean hau aurki daitekeela erakusten du idazleak. Irakurtzeko erraza eta dibertigarria.

Helbide honetan Patxi Zubizarretari buruzko informazioa ikus dezakezu:

http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/patxi-zubizarreta-dorronsoro/biografia

El corazón helado

IRAKUR LEON
Liburu hau nagusientzako da.
Bertan Almudena Grandes idazleak familia baten historia kontatzen du. Historia XX mendean Espainian izandako guda zibila baino zertxobait lehenago hasten da eta orain arte iristen da. Bertan errepublika, guda zibila, frankismoa... azaltzen da, protagonistak bai gudako irabazleak bai galtzaileak izanik.
Disfrutatzeko, ikasteko eta gaur egungo hainbat gauza hobeto ulertzeko liburu aparta iruditu zait.
Aurrera, konbidatuta zaudete.


IRATI ETXEBESTE- 14 URTE



Hau da irakurri dudan azken liburua. Bertan 9 urteko ume batek etxez aldatzen denean bizi duen egoera kontatzen digu. Nagusiak eta ez hain nagusiak irakur dezakete. Eta egoera horretan inor ez aurkitzea gustatuko litzaidake.

San Juan del Ramo


Nafarroako hegoaldean Biana herria kokatzen da. Handik ibiltzen bazarete San Juan del Ramo monastegiaren arrastoak ikusteko aukera izango duzue. Dena hautsita dago baina arku sendo eta handia han mantentzen da, tente, mendeak agurtuz. Merezi du.