Anchored


Pelikulatxo polita dugu hemen. Laburra bezain xamurra.


Zure garunaren adina


Gauza bat da zure gorputzaren adina eta beste bat zure burmuinarena. Joku honen bukaeran azken hau jakin dezakezu. Horretarako agertzen diren zenbakiak arretaz begiratu. Ondoren TXIKITIK HANDIRA bere kokapena markatu behar duzu agertuko diren borobiletan klikatuz.

Ea, gaztetxo!

Irudia osatu


Puzzlea da? Tangram? Proba dezakezu.

Zure pertsonaia osatu



Bitxiak. Pertsonaia bitxiak, hori bai, denak gizonezkoak, sortu ditzakezu toki honetan. Zure gustukoa osatu ondoren bere deskribapena idatz dezakezu (honela zure gurasoek blog honetan lan egiten dela pentsatuko dute). Pertsonaia benetan itsusia osatu arren, baietz norbaiten tankera gogorarazten dizula?

Marraztuz



Toki honetan sartuz gero marrazkiak kopiatuz treba zaitezke. Eskala erabiliz eredua handitu beharko duzu itxura bera mantenduz. Ikusiko duzu, baietz uste baino trebeagoa zarela?
Orria inprimatu behar duzu.

Antonio Bolas



Igeltseroa zen langintzaz eta bere zaletasunik handiena gezurrak esatea zen.
Liburu honetan pasadizo ugari aurkituko dituzu marrazkiz horniturik.
Liburu ederra. 10 urtetik aurrera.