Tokieder Abesbatza


Iaztik Ikastolan abesbatza dugu: Tokieder Abesbatza. Crescendo Musika Elkartearen barruan egiten du lan gure neska-mutilek osatzen duten talde eder honek.
Asteakenero, ikasleria ez dagoenean, Ikastola bere ahots potente eta ederraz betetzen da. Esaten dute, batzutan, Morfeo Ikastolako leihoetara hurbiltzen omen dela, begiak ixten dituela eta abestien erritmoan dantza egiten duela. Hori bai, lehenengo desafinoarekin ostenzen da.
Hemen duzu aukera gure abesbatza eta Crescendo Elkartea hobeto ezagutzeko.
Portzierto: Zein da Morfeo?

Nola dabil zure ingelesa?




Ingelesa birpasatu edo agian gauzatxo berriak ikasi nahi badituzu hemen duzu aukera. Jolastuz ikasi, bada modu hobeagorik?

Korrika16


KORRIKA DATOR! ETA BETI BEZALA TOKIEDER KORRIKAREKIN!
Tuteratik Gasteiza, martxoaren 26tik apirilaren 5era.
GASTEIZEN:
Korrika Txikia martxoaren 27an.
Korrika Nagusia apirilaren 5ean
ZATOZ!

Igelak


Lagundu igela hauei beste aldera pasatzen, ausartzen bazara, noski.

Buru kalkulua



Nork esan du ez zarela buru kalkuluaren txapelduna? Nork esan du ezin duzula 100 eragiketatxo burutu 5 minututan? Saiatu eta zure gaitasuna erakutsi, fenomeno!

Zure izena txineraz, japonieraz, hindieraz...

Guretzako bitxikeria besterik ez da, baina bitxikeria bitxia benetan. Nola idazten da zure izena japonieraz, txineraz, arabieraz... edo beste hainbat urruneko hizkuntzatan? Edo agian ez dira hain urrunak! Gure ingurura begiratzen badugu beharbada hizkuntza hauek uste baino gehiago entzungo dugu. Hemen klikatzen baduzu esperimenta dezakezu
ガステイス

Martxoak 8: Un sueño imposible?

Emakume langilearen eguna da: hona hemen horri buruz pentsarazteko pelikulatxo bat.