Eskuineko atalak ongi aztertzen badira ikusiko da pixkanaka-pixkanaka gauza berriak agertuko direla. Gaur atal berri bat irekiko dugu: bideoak.
Estreinurako ipuintxo bat ikus daiteke: "El niño afortunado" Lehenengo hau gazteleraz da. Saituko gara euskaraz ere jartzen. Ea gustuko duzun
.
Kaixo:
Adina aurrera doanez erabakiak hartzeko garaia heltzen ari da. Haietako bat bloga izatearena da. Nire amak ez dit ezer esan honetaz baina esango nuke irrikitan dagoela, frustazio txikia duela bere seme-alabek blogik ez dutela komentatzen baitiote herrian. Ba gaur egun historikoa izango da eta hemendik aurrera, ama, harro ibili herrian, zure semeak bloga du. Orain espero duzun mailako edukinekin hornitzea falta da bakarrik. Lagundu, mesedez.