Kaixo:
Adina aurrera doanez erabakiak hartzeko garaia heltzen ari da. Haietako bat bloga izatearena da. Nire amak ez dit ezer esan honetaz baina esango nuke irrikitan dagoela, frustazio txikia duela bere seme-alabek blogik ez dutela komentatzen baitiote herrian. Ba gaur egun historikoa izango da eta hemendik aurrera, ama, harro ibili herrian, zure semeak bloga du. Orain espero duzun mailako edukinekin hornitzea falta da bakarrik. Lagundu, mesedez.