Afrikako musika
Ortografia gazteleraz
Beste abesbatza
Ikastolako argazkiak
Zinearen asmakuntza
1895ean, Frantzian, Louis eta Auguste Lumière anaiek historian egindako lehenengo zine grabaketa gauzatu zuten. Pelikulatxoa oso sinplea izan zen: langile talde bat lantegitik irteten.
Jendea harrituta gelditu zen, lehenengo aldia baitzen irudiak mugimenduan ikusten zituztela. Une hartan nork imagina zezakeen Lumieretarren asmakuntza hori noraino garatuko litzatekeen?
Pelikulatxoak, ikusten dena, oso xumea izan arren, aurkikuntza itzela izan zen.
Inoiz, pelikularen bat ikusten dugunean oroipen bat eskaini diezaiekegu jakintsu frantziar horiei.
LANGILEEN IRTEERA
Akaso gidoia izan zuen lehengo pelikulatxoa hauxe izan zen:
UREZTATZAILE UREZTATUA
Inoiz, pelikularen bat ikusten dugunean oroipen bat eskaini diezaiekegu jakintsu frantziar horiei.
LANGILEEN IRTEERA
Akaso gidoia izan zuen lehengo pelikulatxoa hauxe izan zen:
UREZTATZAILE UREZTATUA
La llegada de los números árabes
Imaginatzen duzu gure bizitza zenbakirik gabe? Hasi pentsatzen...
Juan José Millás idazleak oso era polita eta originala izan du kontatzeko. Irribarrea prestatu.
Gazteleraz da.
Matematika jokoak
Basamortuan, gazteluak, pospoloak, zotzak, jirafak... Zure buruargia frogatzeko hemen duzu hainbat erronka. Ausartzen zara?
Lauki magikoak
Trogloditaren ezbeharrak
Gure bizitza zaila da? Ene! Begira ba gure lagun trogloditarena. Hau da hau.
Zure garunaren adina
Zure pertsonaia osatu
Bitxiak. Pertsonaia bitxiak, hori bai, denak gizonezkoak, sortu ditzakezu toki honetan. Zure gustukoa osatu ondoren bere deskribapena idatz dezakezu (honela zure gurasoek blog honetan lan egiten dela pentsatuko dute). Pertsonaia benetan itsusia osatu arren, baietz norbaiten tankera gogorarazten dizula?
Marraztuz
Antonio Bolas
Tokieder Abesbatza
Iaztik Ikastolan abesbatza dugu: Tokieder Abesbatza. Crescendo Musika Elkartearen barruan egiten du lan gure neska-mutilek osatzen duten talde eder honek.
Asteakenero, ikasleria ez dagoenean, Ikastola bere ahots potente eta ederraz betetzen da. Esaten dute, batzutan, Morfeo Ikastolako leihoetara hurbiltzen omen dela, begiak ixten dituela eta abestien erritmoan dantza egiten duela. Hori bai, lehenengo desafinoarekin ostenzen da.
Hemen duzu aukera gure abesbatza eta Crescendo Elkartea hobeto ezagutzeko.
Portzierto: Zein da Morfeo?
Nola dabil zure ingelesa?
Korrika16
Buru kalkulua
Zure izena txineraz, japonieraz, hindieraz...
Guretzako bitxikeria besterik ez da, baina bitxikeria bitxia benetan. Nola idazten da zure izena japonieraz, txineraz, arabieraz... edo beste hainbat urruneko hizkuntzatan? Edo agian ez dira hain urrunak! Gure ingurura begiratzen badugu beharbada hizkuntza hauek uste baino gehiago entzungo dugu. Hemen klikatzen baduzu esperimenta dezakezu
ガステイス
ガステイス
Martxoak 8: Un sueño imposible?
Emakume langilearen eguna da: hona hemen horri buruz pentsarazteko pelikulatxo bat.
Memoria jokoa
Uretan bizirik
Aldiro honelako albiste bat irakurtzen dugu: umetxo bat guraosengandik urrundu, igerileku edo ibai batera erori eta ito egin da. Honelakoak ekiditziko xedeaz batzuk ume txikiei teknika bitxiak irakasten dizkiete uretan bizirik irauteko. Bideo ikaragarri honetan ikus dezakezu. Amaitu ondoren hainbeste zabaldu dituzun begiak ixten ez ahaztu.
IKUSI HEMEN
IKUSI HEMEN
Mandalak
Bizi-itxaropena
Esaera zaharrak
Esaera zahar bat bilatzeko edo honen inguruan zalantzak argitzeko hemen duzu laguntza ederra. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edota latinez esaera edo atsotitzen bilatzailea da. Irudian klikatu eta gero Kontsulta botoia bilatu.
Komikiak sortu
Zure komiak egin ditzakezu paisaiak, pertsonaiak, obektuak aukeratuz eta zure testuak sortuz. Asma ezazu zure istorioa hemen klikatuz
Arraintxo gorria
Katua itxi
Matias Ploff
Ikastolan egun hauetan Patxi Zubizarretaren Matias Ploff liburua irakurtzen ari gara. Bertan duela urte askoko eskola batean mutiko batek izandako arazo bat azaltzen da. Zubizarretak garai hartako irakaskuntza erakusten digu, sarritan umorea erabiliz. Arazoak irtenbiderik ez duela ematen duenean hau aurki daitekeela erakusten du idazleak. Irakurtzeko erraza eta dibertigarria.
Helbide honetan Patxi Zubizarretari buruzko informazioa ikus dezakezu:
http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/patxi-zubizarreta-dorronsoro/biografia
El corazón helado
IRAKUR LEON
Liburu hau nagusientzako da.
Bertan Almudena Grandes idazleak familia baten historia kontatzen du. Historia XX mendean Espainian izandako guda zibila baino zertxobait lehenago hasten da eta orain arte iristen da. Bertan errepublika, guda zibila, frankismoa... azaltzen da, protagonistak bai gudako irabazleak bai galtzaileak izanik.
Disfrutatzeko, ikasteko eta gaur egungo hainbat gauza hobeto ulertzeko liburu aparta iruditu zait.
Aurrera, konbidatuta zaudete.
San Juan del Ramo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)